Jimmy Wales
Appearance
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Jimmy Donal "Jimbo" Wales (/ˈdoʊnəl_ˈweɪlz/ ahoskatua, Huntsville, Alabama, Estatu Batuak, 1966ko abuztuaren 7a - ) Wikipediaren sortzailea da (Larry Sanger-rekin batera), baita wiki sisteman oinarritutako beste hainbat proiekturena ere, Wikimedia Foundation eta Wikia tartean.
« | Imajinatu mundu bat, non planetako pertsona bakoitzak giza-ezagutza guztirako sarbide librea duen. Horretan ari gara. | » |
—Jimmy Wales |
Hasieran, Auburneko Unibertsitatean ikasi zuen; geroago, Alabamako Unibertsitatean segitu zituen ikasketak. Finantzetan lizentziaduna da.
Gaur egun, Wikimedia irabazi asmorik gabeko fundazioaren lehendakari emeritua da; fundazioa Floridan sortu zen eta San Franciscon du egoitza. Wiki sistema erabiltzen du bere proiektu aske guztietan.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Brooks, Robert; Jon Corson, Jimmy Donal Wales (1994). "The Pricing of Index Options When the Underlying Assets All Follow a Lognormal Diffusion ". Advances in Futures and Options Research 7.
- Wales, Jimmy; Andrea Weckerle (2009). "Most Define User-Generated Content Too Narrowly ". Advertising Age 80.
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/2014-03-14_CeBIT_Global_Conferences%2C_Jimmy_Wales%2C_Founder_Wikipedia%2C_%2826%29_On_stage_showing_the_world_for_Wikipedia_Zero_%28500_millions%29%2C_while_Brent_Goff_is_still_listening.jpg/220px-thumbnail.jpg)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Jimbo Walesen bloga
- Hezkuntza Telebista Bloga: Jimbo Arabako Miñaon egindako jardunaldiari buruzko bideoak