Scattergories
Scattergories mahai-joko bat da, Parker Brothers konpainiak 1988an argitaratua. Kategoriak (jolasa) jolasean oinarrituta dagoela ematen du. Hasbro-k urte batzuk geroago erosi zuen Parker Brothers enpresa eta Milton Bradley markarekin argitaratu zuen jokoa munduan zehar.
2-6 jokalariren arteko jokoaren helburua puntuak metatzea da, hitz-kategoria multzo bateko zerrendatxoak idatziz, izen bakarreko hitzen multzoen bidez. Hasierako letra emanda, epe labur baten barruan, jokalariek atera den letrarekin hasita azkar idatzi beharko dute ortografia akatsik egin gabe . "Kategoriak" izeneko joko tradizionalean oinarritzen da jolasa.
Telefono adimenduentzako bertsioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1f/Ikosaedro_-_Letren_dadoa_egiteko_proposamena.svg/220px-Ikosaedro_-_Letren_dadoa_egiteko_proposamena.svg.png)
Scattergories iTunes aplikazioen dendan eskaini zuten 2015ean. Jokoa Magmic-ek garatu zuen eta Hasbroren bidez komertzializatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Jeu du Bac, jokoaren bertsio frantsesa.
- Scattergories lineako jokalari anitzeko bertsioa
- (Ingelesez) «Scattergories» BoardGameGeek (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).