Eunate Agirre
Appearance
Eunate Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1982ko abuztuaren 30a (41 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria eta bodyboarder (en) |
Eunate Agirre Bearan (Bilbo, Bizkaia, 1982ko abuztuaren 30a - ) bizkaitar surflari eta bodyboardlari profesionala.
Bilboko Martin Bertendona ikastetxean ikasi zuen, eta 1995ean hartu zuen parte lehen aldiz lehiaketa batean. 2006an, bosgarren izan zen Munduko bodyboard txapelketan, eta 2007an Europako bodyboard-txapelketa irabazi zuen Marokoko Agadirreko azken proban. Hori dela eta, 2008an, 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Unai Basurko nabigatzailearekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |