Audio
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Mr._Karim_Faida_editing_at_Jamii_FM_Mtwara%2C_Tanzania.jpg/220px-Mr._Karim_Faida_editing_at_Jamii_FM_Mtwara%2C_Tanzania.jpg)
Audioa seinale akustikoa da, analogikoa izan daitekeena, baina elektronikoki gorde eta erabiltzen dena. Seinale hori doitu egiten da normalean gizakiok entzun ahal dugun frekuentziara, hau da, 20 eta 20.000 Hz-ren artera, hamar oktaba,(adibidez piano batek zortzi zortzidun edo oktaba ditu). Soinua errealitatean gertatzen den elementu fisiko bat da: uhin bat gure belarrietan presio bat sortzen duena. Seinale hori elektromagnetikoki grabatu egiten da.
Kodifikatzeko modua: Uhin fisikoa, mikrofono baten bidez, uhin elektromagnetiko bihurtzen da. Baina seinale analogikotik digitalera pasatzeko kaptura prozesu bat egin behar da.
XIX. gizaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aspaldi nola grabatzen zuten soinua zigilu honetan ikus dezakegu: 1977an ehungarren urtemuga ospatzean ateratako posta-zigilua da, Estatu Batuetan argitaratua. Gaur egun Audacity moduko programekin kapturatzen, editatzen eta esportatzen da audio seinalea: erraz eta arin.
Audio fitxategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun soinuak grabatu, nahastu eta editatu egiten dira, gero gordetzeko eta partekatzeko audio fitxategiak erabiliz.
Audio fitxategiak hainbat formatutan gorde eta editatu daitezke. Audio formatu ireki ezagunenak:
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Faenza-audio-x-vorbis%2Bogg.svg/220px-Faenza-audio-x-vorbis%2Bogg.svg.png)
- ALAC — lossless audio codec, galera gutxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, hasieran Apple Inc. enpresaren formatu jabeduna zena, geroago liberatua.
- FLAC — lossless audio codec, galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
- DAISY Digital Talking Book — Liburu digital audiodunekin erabiltzen den formatu irekia.
- Musepack — galera txitxiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.
- Ogg — Batzen ditu Vorbis, FLAC, Speex eta Opus (audio formatuak) & Theora (bideo formatua). Formatu horiek guztiak irekiak dira.
- Opus Bideokonferentzia eta zuzeneko entzuketetan erabiltzen den galerako konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu IETF erakundeak sortua. VOIP motako bideokonferentzietan erabilia audioa konprimitzeko eta Interneten zuzenean entzuteko. Audioa besterik ez.
- Speex — galera txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu, diskurtsoen fitxategiak gordetzeko erabili izan dena.
- Vorbis — audio fitxategi konprimituak gordetzeko formatua.
- WavPack — "Hybrid" (lossless/lossy) audio codec; galera txikiko eta galera ez hain txikiko konpresioa duen audio kodegailu-deskodegailu.