Edukira joan

Fardelen konmutazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Fardelen konmutazioa hau mezuen konmutazioen antzekoa da, desberdintasuna mezu laburragoak (fardelak) eta neurri finkokoak erabiltzean datza. Fardel horietako bakoitzak helmugaren informazio nahikoa dakar, sarean zer edo zer gertatu arren bere kontrola ez galtzeko. Fardelek tarteko nodoen memorietan oso denbora laburra diraute eta oso egokiak dira elkarrizketa-motako aplikazioak erabili ahal izateko.

Fardelen konmutazioa egiteko bi era daude:

  • Datagrama moduan, fardelak sarea jatorritik helbururako bidea zehaztu gabe bidalditzen dira. Bilatzen dituzten bideen arabera, fardelen ordena galtzeko arriskua dago. Modu honen bidez, sarean dagoen zirkulazioaren mendean antolatuko dira fardelak.
  • Zirkuitu birtualaren bidez, bide logiko bati jarraitzen diote fardelek, jatorriaren eta helburuaren artean seinaleak trukatuz. Horrela, helburuan fardelak jasotzea ziurtatzen da, eta bidali diren sekuentzia berean ailegatzea. Sare modernoek erabiltzen dute modu hau (X.25 fardelen konmutazioa).

Kanpo estekak