IRC
IRC edo Internet Relay Chat Internet bidez txatean aritzeko bat-bateko mezularitza sistema ezaguna da. Komunikazioa batez ere taldeetara zuzenduta dago, jende askoren arteko solasaldietara, alegia. Dena den, bi solaskideren arteko elkarrizketa ere egin daiteke.
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/IRC_cover.svg/220px-IRC_cover.svg.png)
IRC 1988ko abuztuaren amaiera aldera sortu zuen Jarkko Oikarinen-ek, MUT (MultiUser talk) izeneko programa bat ordezteko OuluBox izeneko Finlandiako BBS batean.